sábado, 7 de junio de 2008

NIKARAGUAKO ESKOLEN ARAZOAK

Ume asko dago Nikaraguan baina heldu gutxi, Biztanleriaren erdiak hamabost urte baino gutxiago ditu.Helduen hiru laurdennek ez du lanik eta beraz oso pobreak dira. Irakasleek oso diru gutxi irabazten dute (300-800 cordoba), eta beste herrialde askok urtero ume batengatik inbertitzen duten diruaren erdia inbertitzen du Nikaraguak.

Aurrekoaren ondorioz eskolak oso pobreak dira eta umeek haien materiala ordaindu behar dute eta baita uniformea ere. Diotenez, azterketak egitearren eta eskolara joatearren ere dirua ordaindu behar izaten dute.

Ez omen dago material didaktiko askorik eta hau zailtasun bihurtzen da bereziki irakaslearentzat baina baita ikasleentzat ere. Ikaskuntza errepikapenetan oinarritzen da askotan, gogoetan izan beharrean.

Ikasgelei dagokionez, ilunak eta txikiak dira askotan. Kanpoko eta alboko geletako zaratak entzuten dira. Altzariak zaharrak dira eta askotan apurtuta daude, eta ez dago material teknikorik(musika edo DVD aparaturik...)

No hay comentarios: