sábado, 17 de mayo de 2008

ERREKURTSO FISIKOAK

Nikaraguako hezkuntza garapen garaian aurkitzen da. Gero eta esfortsu handiagoak egiten ari dira berau sustatzeko. Oraingo honetan errekurtso fisikoei buruz arituko naiz.

Nikaraguan badira 10.721 eskola, horietako %85 publikoak eta %15 pribatuak. Eskola hauek goizez, arratsaldez eta larunbatetan funtzionatu dezakete.

Eskolen kokapenari dagokionez askoz ere gehiago dira eremu ruralean daudenak (%79), hirietan daudenak baino (%21).

2000. eta 1005. urteen bitartean Nikaraguako gobernuak 5.528 eskola eraiki berkokatu edo konpondu zituen umeak eskolara joateko egin beharreko distantzia luzeak laburtu nahian. Eta noski, eskola hauen egoera hobetu nahian hezkuntza kalitatean ere hobetuz.

Hala ere hobetu beharreko hainbat gauza gelditzen dira. Adibidez, eskolen %45ak bakarrik dauka edangarria den ura, %35ak bakarrik dauka elektrizitatea eta %54ak bakarrik dauka komuna.

No hay comentarios: