sábado, 24 de mayo de 2008

HAUR HEZKUNTZA

Nikaraguan Euskal herrian bezala haur hezkuntza opzionala da. Bertan hiru mailatan banatzen dute: lehenengo maila (3 urte), bigarren maila (4 urte) eta hirugarren maila ( urte). Garrantzia handiena hirugarren mailari ematen zaio.

Bi motatako haur hezkuntza dago:
HEZKUNTZA FORMALA: Giro urbanoan batez ere ematen dena. Eraikinak honetarako prestatuak daude eta hiru mailetan parte hartzeko aukera ematen dute. Gehienetan eraikinak lehen hezkuntzakoen alboan egoten dira eta irakasle gehienak lehen hezkuntzarako diplomatuak izaten dira.
HEZKUNTZA EZ FORMALA: Nekazal giroan edo giro marginaletan ematen dena. Honen helburua umeen bizi eta hezkuntza kalitatea hobetzea da eta honetarako inguruko gizartearen laguntzaz baliatzen da. Utzitako lokaletan funtzionatzen du, elizak, etxe partikularrak... Dirua instituzio nazional eta internazionaletatik jasoten dute.
Irakasleak bolondresak, aita amak etab. izaten dira eta beharrezkoa den titulazio bakarra lehen hezkuntzako seigarren maila da.

1 comentario:

Onintze dijo...

Eskerrikasko beste kultura eta herrialdeetako informazioa ekartzeagatik...sarritan gure munduan sartzen gara eta ez dugu metro bi baino urrunago ikusten.
Blogg interesgarria benetan!!